Euskarazko ikasmaterialak
Zientzia • ArkatzaXEDEA
Marrazketak zientzia disziplinetan izan dezakeen erabilera anitza sustatzea.
Eskaintzen duguna
Natur zientziak irakasteko eta ikasteko baliabide berriak.
ZERGATIK ETA ZERTARAKO MARRAZTU?
Marrazketaren onurak
Sarri pentsatu izan da irudien eta marrazketaren aplikazioa arte hezkuntzako irakasleak landu beharreko zerbait dela. Hala ere, marrazketaren erabilera askoz haratago doa eta ikaskuntza prozesurako tresna baliagarria izan daiteke. Hitzezko komunikazioari garrantzirik kendu gabe, irudien erabilera eta marrazkigintza hitzik gabeko komunikazioaren konpetentziaren garatzea behar beharrezkoa da. Hala nola, hitzik gabeko hainbat kodetako informazio ulertzea eta jarioz, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea.
PENTSATZEKO ETA KOMUNIKATZEKO
Marrazkiak eta irudiak pentsatzeko eta komunikatzeko tresna ahaltsuak dira edozein disziplinatan, ikusezina ikusgarri bihurtzen laguntzen baitute eta kontzeptu konplexuak errazten.
ZIENTZIA SORTZEKO
Marrazkiak hipotesien sorkuntzan, ikerketen diseinuan, irudikatzean, datuen interpretazioan eta emaitzen komunikazioan erabili daiteke.
BEHATZEKO
Marrazketa gure ingurunea behatzeko eta berarekin konektatzeko tresna baliagarria da.
ERITZIZ ALDATZEKO ETA ZUZENTZEKO
Marrazketa, prozesu konstruktibista izaki, ez du ikasleen ideiak azaleratzeko soilik balio, ideia edo iritziak aldatzeko tresna ere izan daiteke.
EZAGUTZA MAILAK IDENTIFIKATZEKO
Irakaslegoaren ezagutza mailak identifikatzeko balio duenez, aurre-ezagutzak ezagutzeko eta ikasitakoa ebaluatzeko erabili daiteke.




Bide berriak
Natur Zientziak irakasteko eta ikasteko





