Diziplina anitzeko taldea

Gure xedea

Zientzia eta marrazketa beti egon dira lotuta. Marrazketa beharrezkoa da zientzia ulertu eta komunikatzeko, baina heziketa-tresna indartsua ere bada!

 

Jatorri anitzeko ilustratzaile eta ikertzaile talde bat gara, eta natura-zientziak ikaskuntza-irakaskuntzan marrazketaren onurak txertatzen lagundu nahi dugu.

Bide berriak

Natura-Zientziak irakasteko eta ikasteko beste baliabide bat

Ilustratzaile zientifikoak gara, marrazkigintza eta zientzia lantzen ditugu. Gure ibilbidean umeei eta gazteei guk erabiltzen ditugun tresnak eta metodologiak irakasteko aukera izan dugu.

Proiektu honekin, maisu eta maistren laguntzarekin eta Elkarrikertuz taldearekin ilustrazio zientifikoa ikastetxeetara eramateko apustua egiten dugu.

ILUSTRATZAILE TALDEA

Zientzia Arkatzeko aholkularien laguntzarekin zientzia irakasteko material didaktikoak prestatuko ditugu marrazkietatik abiatuta.

Maddi Astigarraga Bergara

Maddi Astigarraga Bergara

Ilustratzaile zientifikoa

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Biomedikuntza zientzietan graduatua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Ilustrazio Zientifikoa eta Irakasleen Prestakuntza masterra burutu zituen ondoren. Material didaktikoak prestatzen lan egin du Euskal Herriko Unibertsitatean. NorArte Visual Science-n lan egiten du 2022tik, ilustrazioak egiten eta ume eta gazteei eskainitako ilustrazio zientifikoko tailerretan parte hartzen. Gainera, Jot Down Science eta Illustraciencia dibulgazio txapelketetan saritua izan da.

Vega Asensio Herrero

Vega Asensio Herrero

Ilustratzaile zientifikoa

Biologian doktorea, gaur egun ilustratzaile eta diseinatzaile zientifiko gisa lan egiten du. Vega Asensiok 2011n sortu zuen NorArte Visual Science estudioa, zientziaren komunikazio eta dibulgazioa hobetzeko beharrak bultzatuta. Horretarako, bere bi pasioak elkartu zituen, marrazketa eta zientzia. Batez ere ikerketa-profesionalentzat lan egiten du, eta hainbat motatako material grafikoa sortzen du: ilustrazioak, datu-bistaratzeak, diagramak, animazioak, dokumentuen maketazioa, aurkibide grafikoak, poster zientifikoak, animazioak, etab. Informazioa bistaratzeko eta diseinu grafikoko ikastaroak ematen dizkie zientzietako profesionalei unibertsitate eta zentro teknologikoetan. Gainera, ilustrazio zientifikoko profesionalei prestakuntza ematen dien Espainiako lehen masterraren koordinatzailea da EHUn.

urte ilustratzaile zientifiko gisa

urte ilustrazio zientifikoa irakasten

Kontaktuan jarri

Telefonoa: 644 023 657

Helbide elektronikoa: info@zientzia-arkatza.eus

AHOLKULARI TALDEA

Elkarrikertuz ikerketa talde finkatua (RC_2022_1_0020). UPV/EHU

www.elkarrikertuz.es

Ikerketa-talde honen helburua hezkuntza-kalitatearen eta ikaskuntza-testuinguruen hobekuntza eta berrikuntza aztertzea da, gizarte garaikidean gertatzen ari diren eraldaketek eraginda.

Zientzia Arkatza proiektuan euren helburu hauek landuko dituzte:

1. Aldaketa teknologikoak eta sozialak eta bizialdi osoko ikaskuntza-estrategiak aztertzea eta ulertzea.

2. Hezkuntza problematizatzea, ikusizko kulturari buruzko ikasketetatik eta arteetan oinarritutako ikerketatik abiatuta.

3. Ezagutza nola ikasten eta sortzen dugun aztertzea eta horri buruz hausnartzea: prestakuntzari eta munduarekin eta besteekin duen harremanari buruzko diskurtso partekatua garatzea

Estibaliz Jiménez de Aberasturi Apraiz (Dialnet ID: 2579629. Research ID: U-1301-2019)

Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saila, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea Donostia. EHU/UPV.

Alaitz Sasiain Camarero-Núñez (Dialnet ID: 4492843)

Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saila, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Donostia. EHU/UPV.

Miriam Peña Zabala (Dialnet ID: 4143287. Research ID: U-1342-2019)

Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saila, Bilboko Hezkuntza Fakultatea. EHU/UPV.

Regina Guerra Guezuraga (Dialnet ID: 3770475)

Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saila, Bilboko Hezkuntza Fakultatea. EHU/UPV.

Josu Sanz Alonso

Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saila, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. EHU/UPV.

Lidia Caño Perez

Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saila, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. EHU/UPV.

KOMATZI. UPV/EHU

https://www.ehu.eus/eu/web/bilboko-hezkuntza-fakultatea/komatzi

KOMATZI
Ikerketaren helburua

Ikerketa-talde honen helburua matematikaren didaktikan eta zientzia esperimentalen didaktikan ikertzea da. Eta 3 ikerketa-ildotan kokatzen da talde honen jarduera:
1.- Zientzia esperimentalen irakaskuntza/ikaskuntza.
2.-Matematikaren irakaskuntza/ikaskuntza.
3.- Zientzien eta matematiken irakaskuntza/ikaskuntza integratua, STEM ekimenen ildotik.

Zientzia Arkatza proiektuan helburu hauek landuko dituzte:
• Zientzia esperimentalen irakaskuntza/ikaskuntza.