ESKER ONAK

Proiektu hau pertsona ugariren ezagutza eta lanaren emaitza izan da, eta horrenbestez, gure eskerrik beroenak eskaini nahi dizkiogu proiektuaren garapenaren puntu ezberdinetan laguntza eman diguten guzti-guztiei.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari proiektu honetan sinesteagatik.

Eskerrik asko baita ere aholkulari eta zuzenketa lanetan ibili zareten guztioi, proiektura batu eta gugan konfiantza guztia jartzeagatik. Miriam Peñaren lana ere eskertu nahi genuke, denbora gutxian adituen lantalde hain bikaina biltzeagatik.

Mila esker Zelaieta eta Matiena eskola publikoetako arduradunei, gugan izandako konfiantzagatik eta euren saioetan gure materiala probatu eta behatzeko aukera emateagatik. Esperientzia hori funtsezkoa izan da materialak hobetzeko.

Bihotzez eskertu nahi dugu NorArte Visual Science-eko Ana Madinabeitia eta Izaskun Alberdi lankideei proiektu honetan emandako aholkularitza eta laguntza guztiagatik, baita erakutsitako pazientziagatik ere. Mila esker, Ana, azalpen bideoen karatulak egitearren.

Azkenik, eskertu nahi diegu Juan Carlos Hierrori eta Josu Sanzi bide berri hauek erakutsi dizkigutelako. Juan Carlosek polinizatzaileen mundu liluragarriaren atea ireki zigun aspaldi eta oraindik gaiarekin oso motibatuta jarraitzen dugu. Josuk, berriz, Irakasle Eskolako ikasleekin aurrez aurre biltzeko lehen aukera eskaini zigun, bai ikasteko bai ekarpenak egiteko asko dugula ikusaraziz.

Mila esker guztioi zuon ekarpenagatik!!

Eta mila esker zuri, irakasle, egunerokotasunean ikasleen ikaskuntza-prozesua hobetzeko ahalegin etengabea eginez bide berriak arakatzeko prest honaino iritsi zaren horri.

Zientzia Arkatza Taldea