Euskarazko ikasmaterialak
Zientzia • ArkatzaXEDEA
Marrazketak zientzia-diziplinetan izan dezakeen erabilera anitza sustatzea.
Eskaintzen duguna
Natura-zientziak irakasteko eta ikasteko baliabide berriak.
ZERGATIK ETA ZERTARAKO MARRAZTU?
Marrazketaren onurak
Sarri pentsatu izan da irudien eta marrazketaren aplikazioa arte-hezkuntzako irakasleak landu beharreko zerbait dela. Hala ere, marrazketaren erabilera askoz haratago doa eta ikaskuntza prozesurako tresna baliagarria izan daiteke. Hitzezko komunikazioari garrantzirik kendu gabe, behar beharrezkoa da ikasleek hitzik gabeko komunikazioaren konpetentzia garatzea, besteak beste, hitzik gabeko hainbat kodetako informazioa ulertu eta jarioz, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea.
PENTSATZEKO ETA KOMUNIKATZEKO
Marrazkiak eta irudiak pentsatzeko eta komunikatzeko tresna ahaltsuak dira edozein diziplinatan, ikusezina ikusgarri bihurtzen laguntzen baitute eta kontzeptu konplexuak errazten.
BEHATZEKO
Marrazketa gure ingurunea behatzeko eta berarekin konektatzeko tresna baliagarria da.
ZIENTZIA SORTZEKO
Marrazketak hipotesien sorkuntzan, ikerketen diseinuan, irudikatzean, datuen interpretazioan eta emaitzen komunikazioan erabil daitezke.
IRITZIZ ALDATZEKO ETA ZUZENTZEKO
Marrazketa, prozesu konstruktibista izaki, ez du ikasleen ideiak azaleratzeko soilik balio, ideia edo iritziak aldatzeko tresna ere izan baitaiteke.
EZAGUTZA MAILAK IDENTIFIKATZEKO
Irakasleen ezagutza mailak identifikatzeko balio duenez, aurrezagutzak ezagutzeko eta ikasitakoa ebaluatzeko erabil daiteke.
DATUAK INTERPRETATU ETA ADIERAZTEKO
Datuz inguratuta gaude! Marrazketak inguruan ditugun datuak bildu, ordenatu, irudikatu eta ulertzen lagundu dezake.