Bagoaz

ATERA PUNTA ARKATZEI
EDOZEIN ZALANTZA BADUZU KONTAKTATU
GELARAKO MATERIALA

Natura-zientziak irakasteko eta ikasteko bide berriak jorratzen

Ongi etorri Zientzia • Arkatzera. Honaino iritsi bazara, zure ikasleengan marrazketaren erabilgarritasuna pizteko edo garatzeko interesa duzulako da. Ziur helburu asko izango dituzula. Marrazketan sinesten dugun pertsona-talde bat gara. Espero dugu hemen topatuko dituzun materialak erabilgarriak izatea. Hurrengo bideoan kontatzen dizugu zer aurkituko duzun:

BIDEO-AURKEZPENAK

HASI AURRETIK

Aurrez grabatutako bideo hauetan irakaslearentzat baliagarri izan daitezkeen hainbat gai jorratuko ditugu, bloke ezberdinetan banatuta: ekintzaren oinarriak, zientziak eta ilustrazioa, marrazketaren gaitasunak nahiz erabilerak… Horrez gain, ikasgelan marrazketa txertatzeko lagungarri izango diren beste hainbat baliabide ere aurkituko dituzu.

BIDEO-TUTORIALAK
1. BLOKEA: Ilustrazio Zientifikoa
  • Zer da?, non erabiltzen da?, noretzat da?, nola egiten da?, nork egiten du?

  • Irudiaren garrantzia.
  • Ilustrazio Zientifikoaren funtzioak.
  • Ilustrazio Zientifikoaren gaitasunak eta erabilerak.
2. BLOKEA: Marrazketa, landu daitekeen gaitasuna
  • Sorkuntza-prozesua eta hura gidatzeko hainbat argibide.
  • Alfabetatze bisuala (hizkuntza bisuala irakurri eta idazteko gaitasun).
  • Aurreiritziak.
  • Diseinu grafikoa, oinarriak.
3. BLOKEA: Marrazketa ikasgelan
  • Marrazketa komunikazioa hobetzeko.
  • Marrazketa behaketa prozesua hobetzeko.
  • Marrazketa datuak interpretatu eta adierazteko.
  • Sekuentzia didaktikoak
  • Marrazketaren beste hainbat erabilera: aurre-ezagutzak identifikatzeko, ebaluatzeko, modelizatzeko…
4. BLOKEA: Beste baliabide batzuk
  • Ohiko akatsak. 
  • Materialak. 
  • Bibliografia osagarria. 
Jarduera anitzak

Zer landu nahi duzu?

Ariketak lantzen den edukiaren arabera sailkatu ditugu.

Marrazketa ikasgelan

• Komunikatzeko

• Behatzeko

• Datuak interpretatu eta adierazteko

Sekuentzia didaktikoak

• Intsektuak

• Ornodunak eta ornogabeak

• Izaki bizidunen arteko harremanak

Ezagutzak identifikatzeko

• Ebaluatzeko

• Aurrezagutzak identifikatzeko

Errubrikak

• Norbere errubrikak sortzeko gida