Bai, Zelaieta eta Matienako ikastetxeetan izan gara gure ikasmateriala probatzen. Bi ikastetxeen Lehen Hezkuntzako koordinatzaileekin batzartxo batzuk egin eta gero, onartu egin dute gure proiektuan parte hartzea. Jadanik landuta genituen ariketa batzuk prestatu genituen eta aukeran eman genien. LH 3ko eskoletan saio bat eskaini zioten lan honi eta oso gustura egon zirela uste dugu.
Bi ikastetxeetan behaketa lantzeko ariketak aukeratu zituzten eta guk materiala lantzen zuten bitartean bertan egoteko aukera izan genuen, irakasleen azalpenak entzuten eta haurren erantzunarekin gozatu genuen. Hasieran ariketa oso diferentea iruditu zitzaien baian gero, berotu ahala, nahiko ikasi zutela uste dugu, eta gehienok beldurra kendu zioten marrazteari.
Hala ere ikusi genuen oraindik aurreiritzi asko daudela ‘nik ez dakit marrazten’, ‘oso txarto dago’ eta horrelako mila esaldi entzun genituen š Haurrei azaldu behar diegu marrazketa zeozer polita egitea baino askoz ere gehiago dela. Marrazki bat, nahiz eta estetikoki ez gustatu, altxor bat izan daiteke: ikasten, hobetzen, sortzen dugulako. Bide luzea dugu oraindik aurretik š
Zientzia Arkatza Taldea