Laboratorium museoko ikastaroa

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean ilustrazio zientifikoko ikastaroa dugu Bergaran. Urteak daramatzagu tailer hau ematen Carles Pucherekin batera (Kataluniako ilustratzaile zientifiko oso ospetsua). Tailer hau Bergarako Zientzia eta Teknologiako jardunaldien programan sartzen da eta Laboratorium museoan ematen da. Bertan ilustrazio zientifikoari buruz hitz egingo dugu eta polinizazioaren gaia landuko dugu. Txinako tinta eta koloredun arkatzen teknikak landuko ditugu.

  • Egutegia eta ordutegia: irailak 30 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 eta urriak 1 10:00-14:00.
  • Iraupena: 12 ordu
  • Salneurria: 15€
  • Aurrez aurreko/online tailerra
  • Gaia: #polinizazioa.
  • Izen ematea: 943769003 eta laboratorium@bergara.eus

Bertan egindako ariketak zuzenean ezin izango dituzu gelan aplikatu, baina ziur gaude inspiratuko zarela, ziurrago sentituko zarela marrazketarekin eta ilustrazio zientifikoak klasean izan ditzakeen aukerak topatuko dituzu. Animatu zaitez!